Organoak ematearen garrantziaz ohartarazteko informazio mahaia jarri dute Durangon

Aritz Maldonado 2018ko ekainaren 1a

ATCORE, Renacer eta Egute elkarteko kideek mahai informatiboa ezarri dute Sinplyn organoak ematearen garrantziaz ohartarazteko. 

ATCORE, Renacer eta Egute elkarteek organo ezberdinen transplantea eduki duten pertsonekin lan egiten dute. Iluntzeko 19:30ak arte bertan egongo dira informazioa emateko prest.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!