Bihar, zapatua, izango da lehenbizikoa. Arratsaldean, 19:30ean, Tronperri dantza taldeko kideek eta Zuberoatik datorren Muskildi dantza taldeko kideek dantzaldia eskainiko dute. Domekan, ostera, eguerdian izango da ekitaldia, 12:30ean. Lurra (Urretxu), Indarra (Gasteiz) eta Larraiza (Lizarra) dantza taldeak izango dira ikuskizuneko protagonistak. Talde bakoitzak bere dantzen errepertorioa eskaini ohi du