Zerbitzua 4 eta 11 urte arteko umeentzat prestatuko dute, eta igerian jakin beharko dute.
"Ideia honekin umeentzako aisialdi eskaintza handitu gura dugu, eta, bide batez, igerilekuak
familiek gozatzeko leku bihurtu elkarrekin egoteko denbora duten egunetan", esan du Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolakeko presidenteak. Ekaineko eta uztaileko egun horien ostean, irailean ere eskainiko dute zerbitzua.