2.300 sinaduraren bueltan (18 urtez gorako erroldaren %10) beharko dituztela uste dute Erabakikoek, eta horiek lortzeko kalera aterako dira. Sinadurez gainera, informazioa eskaintzeko prest ere agertu dira.
Joan zen eguaztenean egin zuten plataformaren aurkezpena, eta jendearen interesa piztu zuen, 100 lagunetik gora batu baitziren. Sinadurak lortuz gero, udalean galdeketa bat egiteko proposamena aurkeztuko dute.