Durangoko Landako kiroldegian lehiatu zen txapelketa joan zen asteburuan. Seniorretan Sara Sendino, Ane Trancho, Meritxell Mardaras, Ainara Rueda eta Julene Grandek osatutako taldea txapeldun geratu zen. Gazte mailan, berriz, azpitxapelketa lortu zuen Uztai taldeko Ane Grandek aparatuko ariketari esker.