Kulturala

Kulturalaren arerioa bigarren kanporaketan Madrilgo Alcala taldea izango da

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 28a, 20:34

Gaur egin dute zozketa eta Kulturalak Madrilgo Alcala taldearen kontra jokatuko du. 

Asteburuan Cuencaren aurka 0-0 berdindu ostean Durangoko taldeak ez du 2.B mailara igotzea lortu. Hala ere, oraindik, Durangoko Kulturalak aukerak diru mailaz igotzeko. Hurrengo kanporaketa Alcala de Henaresko (Madrid) taldearen aurka izango du. Joaneko partidua ekainaren 3an izango da, 12:00etan, El Val futbol zelaian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!