Gaur jokatu da azken proba, eta Alonsok sailkapen orokorra irabazi du. "Inoiz ez dut etsi Kopa irabazteko ahaleginean. Gainera elite mailan lidergoa eskuratzeko borrokan ibili naiz, baina aurkaria oso indartsua izan da", esan du txirrindulariak. Gonzalezen kasuan, denboraldiko makina bat podiumetako bat izan da gaurkoa. Alba Teruelekin ihes egin dut baina ezin izan dut errematatu", dio Gonzalezek.
Agurtzane Elorriaga zuzendari iurretarra pozik agertu da balorazioa egitean: "Bigarren urtez oso talde indartsua garela erakutsi dugu. Pena da ezin iza dugula Espainiako Kopan lasterketarik irabazi, baina oso maila altua erakutsi dugu eta Sandrarekin lehen lasterketatik lidergoari eutsi diogu. Orokorrean, Kopako balantzea positiboa da guretzat".