Dutxak eta instalazio elektrikoak aldatzeko laguntzak eskainiko dizkie Durangoko Udalak adinekoei

Markel Onaindia 2018ko mai. 25a, 17:00

Instalazio elektrikoak aldatzeko eta baineren ordez dutxak jartzeko diru-laguntzak eskatu
ditzakete Durangoko adinekoek. Udalak, laguntza horiek eskatzeko epea zabaldu du berriro. 75 urtetik gorakoentzat zuzenduta daude, eta urriaren 30era arte eskatu ahal dira.

"Ekimen honekin adinekoen autonomia eta segurtasuna bultzatu gura ditugu. Izan ere, baineretan labantzeko
arriskua egoten da eta instalazio elektriko zaharkituek suteak eragin dituzte sarritan eraikin zaharretan", esan du gizarte ekintza saileko presidente Pilar Riosek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!