Gimnasia erritmikoan Euskadiko txapelketak jokatuko dituzte Durangon

Joseba Derteano 2018ko mai. 24a, 08:23

Nagusien eta gazteen mailakoak domeka honetan jokatuko dira eta kadeteetakoa ekainaren 2an izango da.

Landako kiroldegiak hartuko ditu amateur mailetako txapelketa guztiak. Uztai taldea izango da parte hartuko duenetako bat. Durangoko taldeak azpimarratzeko emaitzak lortu ditu azken asteetan Bizkaiko txapelketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!