Jon Ander Alonsok zuzentzen du obra eta heriotza du ardatz. Iazko neguan estreinatu zuten obra, eta ordutik emanaldi batzuk eskaini ditu produkzioak. Hari narratibo definiturik barik, Eneko Sagardoyren eta Miren Gaztañagaren arteko elkarrizketak dira obraren osagai nagusia. Horrez gainera, heriotzagaz gertuko esperientziak izan dituzten hainbat pertsonen testigantzak ere proiektatuko dituzte antzezlanean, obra osatzeko.