Igor Nuñezen mutilak gutxienez gol bat sartzera beharturik daude. Izan ere, joan zen asteburuan Tabiran jokatutako partiduan bana berdindu zuten eta kanpoan sartutako golek bikoitza balio dute berdinketen kasuan.
Conquensek talde serioa dela erakutsi zuen Durangon. Hala ere, Kulturala ez zen aurkaria baino gutxiago izan. Ekain Zenitagoiak sartu zuen etxekon gola, penalti baten bidez. Cuencako taldearen gola korner batetik heldu zen. Azpimarratzekoa da Tabirako harmailek erakutsi zuten itxura. Lepo bete zen futbol-zelaia.