Barikuan hasiko da XXI. Euskal Jaia, Durangaldeko Artisten Elkarteko erakusketagaz

Aritz Maldonado 2018ko mai. 23a, 09:10

Eskolarteko pintura lehiaketan parte hartu duten 850 lanen artean, onena aukeratu ahalko da. 

XXI. biderrez, Euskal Jaiak ospatuko dira Durangon [iaz arte, Euskal Astea deitzen zen]. Ospakizuna ekainaren 17ra arte luzatuko da. Tokiko kultura sustatzea duen programa 1998an antolatu zen lehenbizikoz, herriko elkarte ezberdinen lanen erakusleiho bilakatzeko Durango. Urtez urte, ekitaldi kopurua zein elkarte parte hartzaileen kopuruak gora egin du, aurten, 27 taldek parte hartuko dute egitarauean.

Bizidun nagusien elkarteak ekainaren 8an nagusientzako mendi irteera antolatu du, eta ekainaren 12rako, ostera, 'Euskal baserriaren garapena' hitzaldia antolatu du; Arte eta Historia museoan izango da berbaldia, eta bertako zuzendariak, Garazi Arrizabalagak eskainiko du berbaldia.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!