Oriondok dio trafikoa dela arazo handietako bat. "Errepidea saihesbide disimulatu lez erabiltzen da, autoan ziztu bizian doaz, eta rallyak ere egiten dituzte. Gainera, udaltzaingoaren patruilak ez dira inoiz pasatzen". Horrez aparte, argiztapen falta eta hondakinak batzeko kontainer falta dagoela ere uste du. Gaiagaz nekatuta dagoela dio. "Guk ere zergak ordaintzen ditugu, baina udalak ez du ezer egiten".
20 bat lagun bizi dira baserri-gune horretan.