Iberdrola Ligako bigarren jardunaldia Durangon jokatuko da

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 18a, 11:04

Bidezabal taldeko neskak Iberdrola Ligan parte-hartzen dabiltza.

Asteburuan Iberdrola Ligako bigarren jardunaldia jokatuko da Durangon eta bertan erabakiko da zeintzuk izango diren azken txapelketan jokatuko dutenak. 

Iberdrola Ligan, espainiar estatutako hainbat talde dabiltza, beraien artean Durangoko Bidezabal taldea. Landakoko polikiroldegian jokatuko den txapelketan, etxeko taldeak, F.C. Barcelonak, Simply-Scorpio 71k eta A.D. Marathon taldeetako neskak izango dituzte aurkari. 

Bartzelonako atletak faborito nagusiak diren arren, Bidezabalekoek etxean aritzea izango dute aldeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!