Itxaso Arbelaitzek ANBOTOko zozketaren saria jaso du Eroski Bidaiaken bulegoan

Jone Guenetxea 2018ko mai. 17a, 17:30

ANBOTOk Eroski Bidaiaken bidez Costa Dauradara astebeteko egonaldia zozkatu du.

Arbelaitz elorriarraren urtebetetze egunaren bueltan zozkatu zuen ANBOTOk Costa Dauradarako egonaldia. "Lagunek esan zidaten niri tokatu zitzaidala, eta opari ederra izan da", azaldu du saridunak. Durangoko Eroski Bidaiaken bulegoan Esther Izquierdok saria eman dio Arbelaitzi. Udarako bidaien kanpainarekin burubelarri dihardute Durangoko Eroski bidaia-agentzian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!