Goizean tailerrak eta gaztelu puzgarriak eskainiko dituzte, eta eguerdian paella lehiaketan elkartuko dira -Tabira-etxea, Arakarazo eta Gauargi (iurreta) tabernetan eman behar da izena-. Arratsaldean bingoa egingo dute, eta 20:30etik aurrera kontzertuak: The Lionels, Storm, Sangre de Mono eta Dj Singermorning. Euria eginez gero, kontzertuak Sorginola gaztetxean izango dira.
Bestalde, bihar (hilak17) dokumental bat eskainiko dute Plateruenean, 19:00etan. El campamento de resistencia saharaui - Gdeim Izik izenekoa da dokumentala. Osterako solasaldia ere iragarri dute.