"Pediatriako larrialdi zerbitzuek gure ustez ez dituzte Durangoko eta Durangaldeko beharrizanak asetzen, eta horregatik batu gara hainbat guraso eta aitita-amama plataforma honen inguruan", diote prentsaurrekorako gonbidapenean. Gainera, udalagaz kritiko agertu dira. "Gaia Durangoko Udaleko osoko bilkurara eroan zen, eta ikusirik gobernu taldeak ez duela prestutasunik pediatria zerbitzua herritarren beharretara egokitzeko konponbideak bilatzeko, plataforma eratzea erabaki dugu".
Aurretik, herritar batzuek sinadura bilketa bat hasi zuten Interneten, eta 3.700 lagunen babesa jaso dute.