Jihadismoa leporatuta Durangon atxilotutako gaztea kartzelara bidali dute

Markel Onaindia 2018ko mai. 10a, 16:01

Berri agentzien arabera, martitzeneko bi atxilotuei behin-behineko espetxealdia ezarri die Audientzia Nazionaleko Carmen Lamela epaileak.

"Terrorismoa goratzea, adoktrinamendua eta kideak errekrutatzea" leporatzen die fiskaltzak, eta Lamelak behin-behinean kartzelaratzea erabaki du gaur. Durangon bizi zen 33 urteko gaztea Abadiñon atxilotu zuten, eta beste gazte bat ere atzeman zuten Lorcan (Murtzia, Espainia). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!