Polizia Nazionalak 33 urteko gaztea atxilotu du Matienan jihadismoaren aurkako nazioarteko polizia operazio baten barruan

Anboto 2018ko mai. 8a, 11:47

Espainiako poliziak Durangon egindako miaketa

Barne Ministerioak azaldu duenez, atxilotuari errekrutatzeko egitura birtual bateko kide izatea leporatzen diote. Operazio honekin lotuta etxe bat miatu dute Durangon.

Abadiñon atxilotutako 33 urteko gazteak, ustez, kideak bereganatu eta doktrinatzen zituela azaldu dute Barne Ministeriotik. Gaineratu dutenez, Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan atentuak egitea bultzatzea zuen helburu.

Marokoko poliziarekin elkarlanean burututako operazioan 21 urteko gazte bat ere atxilotu dute Lorcan (Murtzia). Era berean, Marokon beste hiru lagun atxilotu dituzte.

Barne Ministerioak azaldu dutenez, "sare honek, sare-sozialetako perfilak erabiltzen zituen DAESHetik jasotako kontsignak burutu ahal izateko eta material propagandistikoa zabaltzeko".

Miaketa Durangon

Polizia Nazionalak miaketa bat egin du Durangon, Kanpatorrosteta kalean.  Miaketa Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!