Abadiñon atxilotutako 33 urteko gazteak, ustez, kideak bereganatu eta doktrinatzen zituela azaldu dute Barne Ministeriotik. Gaineratu dutenez, Estatuan eta Europako beste herrialde batzuetan atentuak egitea bultzatzea zuen helburu.
Marokoko poliziarekin elkarlanean burututako operazioan 21 urteko gazte bat ere atxilotu dute Lorcan (Murtzia). Era berean, Marokon beste hiru lagun atxilotu dituzte.
Barne Ministerioak azaldu dutenez, "sare honek, sare-sozialetako perfilak erabiltzen zituen DAESHetik jasotako kontsignak burutu ahal izateko eta material propagandistikoa zabaltzeko".
Miaketa Durangon
Polizia Nazionalak miaketa bat egin du Durangon, Kanpatorrosteta kalean. Miaketa Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du.