Gazteria eta kirolen ataletan, maiatzaren 24ra arte eskatu ahalko dira laguntzak. Kulturan, ohiko ekintzetarako ekainaren 1era arteko epea egongo da, eta ez-ohikoei dagokienez azaroaren 15era arte. Euskara sustatzen eta aldizkako euskarazko argitalpenak lantzen dituztenek ekainaren 1ean edukiko dute epemuga; euskara ikasteko beka gura dutenek uztailaren 13ra arte; eta errotuluak eta webguneak euskaraz jarriko dituztenek urriaren 31ra arte.