Hitzez eta Ahotsez ekimenak 17:00etan abiatu du euskal literatura jendarteratzea helburu duen irakurraldia. Edizio honetan 300 pertsonek bat egin dute ekimenagaz. Gauerdira arte ekimenak ez du etenik izango, gehienez bi minutu izaten dituzten parte-hartzeekin.