Martitzen goizaldean emakume batek jasandako sexu erasoaren berri eman du, Durangoko Udalak, gaur. Eraso hori gaitzesteko, Plataforma Feministak gaurko deitu duen kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu udalak herritarrak. Andra Marian izan da kontzentrazioa, 20:00etan.