‘Eskutik helduta’ ospatuko dute maiatzaren 26an Aniztasun Funtzionalaren Eguna

Anboto 2018ko mai. 2a, 16:58

Durangon flashmob bat egingo dute Eskutik helduta abestiak lagunduta. Antolatzaileek argitaratu duten bideo batek kantua eta hari laguntzen dion koreografia jasotzen ditu.

Herritarrei koreografia ikasteko eta flashmob-aren egunean bertaratzeko deia egin diete. Maiatzaren 26an, 13:00etan, izango da, Landako erakustazokan. Aniztasun Funtzionalaren Eguna Geu be, Rio De Oro eta Angelman Sindromea elkarteen eta Durangoko Udalaren artean antolatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!