Bihar izango da egun handia Askatasun etorbidean egoitza duen elkartean. 11:00etan umeen martxa zikloturista egingo dute, eta gero, 11:30ean, Iñaki Oklyren omenezkoa, 12 urtetik gorakoentzat. 12:30ean dantzak eskainiko dituzte Kriskitinekoek, eta arratsaldean umeentzako puzgarriak, karta txapelketak eta umeen danborrada ere bai 17:00etan.