Tabirakoko zaleak bapo eginda irten dira Landako kiroldegitik. Menu konpletoa izan dute. Etxean jokatutako azken fasean, etxeko talde biak heldu dira finalera. Gainera, final estua eskaini dute: 52-57. Beraz, nesken kadeteen mailako Bizkaiko txapeldunek eta txapeldunordeek klub berean jokatzen dute: Tabirako Baquen.
Finalerdietan Tabirakoren talde batek 56-38 menderatu du Berrio Otxoa eta, besteak, 49-38 irabazi dio Unamunori.