Etxebizitza eskubidearen alde bildu dira Durangon

Anboto 2018ko api. 28a, 18:11

Elkarretaratzea egin dute hamarnaka gaztek 'Etxebizitza eskubidearen alde'.

Egun osoko egitaraua prestatu du 'Zabalduko Ditugu!' ekimenak. Durangoko Udalak alokairu sozialean eskainiko dituen sei etxebizitzak nahikoa ez direla azpimarratu dute, eta gazteei alokairu sozialaren alde mobilizatzen jarraitzeko deia luzatu dute deitzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!