Kiroleneko film laburren lehiaketan parte hartzeko epea martitzenean amaituko da

Joseba Derteano 2018ko api. 26a, 16:40
Lehiaketa aurkeztu zuten ekitaldiko irudia.

Maiatzaren 11rako prestatu duten Kirolene Film Fest Jaialdian aurkeztuko dituzte lanak.

Film laburrak 7 minutukoak izan beharko dira gehienez, eta euregaz batera teaser bat ere entregatuko dute lehiakideek, antolakuntzako webgunean ikusgai jartzeko. Epaimahai batek aurkeztutako lan guztiak aztertuko ditu eta hainbat sari banatuko dituzte Kirolene Film Fest Jaialdian. Jaialdia egun bitan egingo dute. Maiatzaren 10ean Bilbao Mendi Film Festival-eko lanik onenak erakutsiko dituzte San Agustin Kultur Gunean. Hurrengo egunean, sariketaz gainera, hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldi izango dira.

Sarrerak Arte eta Historia Museoan eskuratu daitezke. Lehen egunerako sarrera 3 euro da eta bigarren egunerakoa 5 euro. Egun bietarako bonoa ere eskuratu daiteke 7 eurotan.

 

EGITARAUA-MAIATZAK 10

18:30ean: Bilbao Mendi Film Festival-eko onena: Where the Wild Things Play, Mama, The Frozen Road eta Safety Third.

EGITARAUA-MAIATZAK 11

17:00etan: Ateak zabalik eta sarrerak erosteko aukera.

17:30ean: Hitzaldia: Oxigenoa euskarari 6000 metrotara ere. Felipe Uriarteren eskutik (sarrera librea).

18:00etan: Kirolene Film Fest Jaialdiaren hasiera.

18:30ean: Kirolene Film Fest Jaialdiaren aurkezpena. Sari banaketa eta saritutako film laburren ikuskatzea.

19:15ean: Atsedenaldia.

19:30ean: Kirolene Film Fest Jaialdiaren jarraipena. Sari banaketa eta saritutako film laburren ikuskatzea.

20:30ean: Katering-a.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!