Gaur omenduko dute 'Txotxe' Kurutziaga ikastolan

Aritz Maldonado 2018ko api. 26a, 10:44

Argazkia: Txelu Angoitia

Iluntzeko 20:00etan izango da ekitaldia, Kurutziagako jolas eremu berrian. Antolatzaileek kandelak eramateko deia egin dute. 

Otsailaren 4ean hil zen Jose Martin Urrutia 'Txotxe'. Lankide, ikasle eta lagun zutenek, omenaldi ekitaldia egingo diote gaur. Aurretik, elgoibartarra agurtzeko, mezuak idazteko murala jarri zuten ikastetxean bertan. Durangon antzerkigintzan erreferente zen 'Txotxe', eta Kurutziagan bertan, antzerki proiektuaren sustatzailea zen, hezkuntza bereziko irakaslea izateaz gainera. 

Hain zuzen ere, Kurutziagako antzerki proiektuko kideen 'Zubi Bi-Su' antzezlanerako sarrerak gaur jarriko dira salgai. Emanaldiak maiatzaren 18an (22:00etan) eta 19an (20:00etan) izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!