Durangoko kaleak txirrindulari gazteen zirkuitu bihurtuko dira domekan

Joseba Derteano 2018ko api. 25a, 11:00

Duranguesa elkarteak eskolarteko topaketa antolatuko du.

Duranguesa txirrindulari elkarteak eta Durangaldeko Bizikleta Eskolak eskolarteko topaketa antolatuko dute domekan, 10:30etik aurrera, Durangon. Bizkaiko txirrindulari eskoletako 200 bat gaztetxo —14 urtera artekoak— batuko dituzte eta San Agustinalde kalean hasi eta amaituko den kale arteko zirkuituan —1.3 km— ibiliko dira.

Topaketaren helburu nagusia Durangaldera txirrindularitza gerturatzea eta umeak txiki-txikitatik kirol hau praktikatzera animatzea dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!