"Gure bizi kalitatea arriskuan jartzen dute zaratek, batez ere gauetakoek", diote DAZeko kideek. Euren ustez, ezarrita dauden arautegiak ez dira errespetatzen, eta dezibelio mailak sarri pasa direla salatu dute. "Lan egitea, ikastea, bizitzea eta lo egitea behar dugu, eta ezin dugu egin batzuen errespetu faltagatik". Udala kritikatu dute auzotarrek: "Udalak ez du behar beste egin, eta 10 urte eta gero gu ahazten segitzen du".
Udalak Zarataren Mapa landu zuen, eta orain herriko kutsadura akustikoa murrizteko ekintza plan bat osatzen dabil.