Sasikoan eta San Ignazion auzo batzarretara deitu du Durangoko EH Bilduk

Markel Onaindia 2018ko api. 23a, 17:00
Aurretiaz Larrasoloetan egindako batzar baten irudia.

Herritarrekin auzoka batzeko dinamikari segida emango dio alderdiak eguazten honetan, 19:00etan, Udal Euskaltegian egingo dute topaketagaz. 

Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, ingurune horietako zenbait gai jorratuko dituzte batzarrean: trenak libre utzitako lurrak, trafikoa, berdeguneak, argiztapena... 

Bestalde, aurreratu dute maiatzean Madalenako bizilagunekin batzeko asmoa dutela, eta ekainean Alde Zaharrekoekin. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!