Alpino Tabira mendizale taldeak, Durangoko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen ekimen hau, urteroko hitzordu garrantzitsu bilakatu da udalerriko zein durangaldeko mendizaleentzat. Aurtengoa, maiatzaren 6an burutuko da. Aurten ere, irteera Andra Mariko elizpetik egingo da, 8:00etan. Ibilbideak 12 kilometro ditu eta honako tokietatik ibiliko dira: Andra Maria, San Andres, Dukebaso, Santa Luzia, Axmokil, Mugarrikolanda eta Landaederra.