Uribarri Barrutieta Japonen da, World Series txapelketako hirugarren hitzorduan

Joseba Derteano 2018ko api. 20a, 19:00

Errugbi 7an, Espainiako selekzioko ohiko jokalaria bihurtu da Uribarri Barrutieta durangarra.

Asteburuan Australiaren, Irlandaren eta Txinaren kontrako partiduak jokatuko dituzte. Bost jardunaldik osatzen dute World Series txapelketa eta Japonekoa hirugarrena da. Urteko hitzordu nagusia uztailaren 20tik 22ra izango dute, San Frantziskon (AEB) jokatuko den Munduko Txapelketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!