Gerra hemen hasten da batzordeko Luis Arbide eta Alberto Estefania kideek emango dute hitzaldia. Bilboko portuan, Saudi Arabiara bidaliko diren armak ontziratzen direla salatu dute, eta horri buruz zenbait informazio eskainiko dute. Azkenaldian hedabideetan agertu izan den gertakari bat da.
Horrez gainera, gerraren aurkako eragozpen fiskalari buruz ere berba egingo dute. Iaz, adibidez, praktika honen bidez 100.000 euro inguru desbideratu ziren ekintza sozialetara.