Deniba Konarek Euskadiko judo txapelketa irabazi du eta Espainiakora sailkatu da

Anboto 2018ko api. 16a, 10:16

Hernanin lehiatutako txapelketan urrezko domina eskuratu zuen kadete mailan.

Durango Judo Taldeko gazteak nagusitasunez irabazi zuen txapelketa eta maiatzean Talavera de la Reinan (Toledo) jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatu zen.

Leire Bazan, Seyba Konare eta Aimar Aiartzaguena taldekideak finalerdietara heldu ziren eta brontzezko dominak irabazi zituzten.

Leire Bazan, Seyba Konare, Deniba Konare eta Aimar Aiartzaguena Hernanin:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!