Ekimeneko parte hartzaileen arabera, Berbaz paperean kaleratuko da, eta Durangoko gazteengan irakurtzeko eta sortzeko grina pizteko helburuagaz sortu den proiektua da. "Mikeldi, Ibaizabal, Txistu ta Danbolin, Txaman, Potzutik... hariari tiratzen jarraitzeko gogoa genuen, eta horrela sortu dugu proiektua" azaldu dute. Aldizkaria paperean argitaratuko dela aurreratu dute, baita ere. "Ezinbestekoa ikusten genuen euskarri fisikoa izatea".
Aldizkariak hainbat atal izango ditu, elkarrizketa, literatura, margolaritza... eta ekainean argitaratuko den lehenbiziko alean '24 Ordu Paperean' jolasean sortutako lanak ere argitaratuko dira.
Apirilaren 20ean, 12:00etan sare sozialen bidez gai bat eta berba jakinaraziko dira, eta partaideek domekako 12:00ak arte izango dute testu bat osatzeko gai eta berba hori abiapuntu hartuta.