Sapuetxeren aldeko jaia antolatu dute, "urte hauetan bizitakoa ospatzeko"

Markel Onaindia 2018ko api. 4a, 12:12

Urteetako zurrumurruen ostean, badirudi aurten botako dutela Sapuetxe eraikin okupatua. Izan ere, udalak eta URA agentziak eraisketa garatu ahal izateko hitzarmena sinatu dute, eta bakoitzak 425.000 euro ipiniko ditu.

Erreka gainean dagoen eraikina botatzeaz gainera zubia berrituko dute, ingurua uholdeen arriskutik babesteko asmoz. Bada, hurbil egon daitekeen eraisketaren aurrean, “urte hauetan guztietan Sapuetxen bizitakoa ospatzeko”, jaialdia prestatu dute okupazio proiektuko kideek, apirilaren 14rako.

14:00etan bazkaria egingo dute bertako produktu ekologikoekin eta, horren ostean, 15:30ean, hamahiru musika talde (Uhmas, El Reciclador 10, Maldita, Shit, Puto bastardo, Storm, Konorte, Moonshiners, The Lionels, Stronger Together, Desperdizio, Klown eta The Enfermos) batuko dituen rock maratoia hasiko da, gehienak Durangaldekoak. Amaitzeko, DJ bat egongo da.  Antolatzaileen esanetan, jaialdiagaz batuko den dirua isun bi ordaintzeko erabiliko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!