Baqué taldeko Diego Perezek irabazi du Aitor Bugalloren memoriala

Anboto 2018ko mar. 29a, 13:23

Argazkia: Eiser Hirumet

Perezek denboraldiko bigarren garaipena lortu du Durangon. Horri esker, indar handiagoa hartu du Euskaldun torneoko lidertzan. 

Duranguesa elkarteak antolatutako lasterketaren lehen txanda izan da goizekoa, 23 urtez azpikoak eta eliteko txirrindulariak batu dituena. Arratsaldean, ostera, junior mailakoen txanda izango da.

Perez beste hirugaz batera sartu da Ezkurdiko helmugan. Caja Ruraleko Victor Etxeberria geratu da bigarren, eta Lizarteko Carlos Ruiz hirugarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!