Suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu dute Sanrokebiden piztu den sutean

Jone Guenetxea 2018ko mar. 29a, 10:26

Sutea gauean piztu da, 12:50 inguruan, Durangoko Sanrokebide kaleko 10. zenbakiko etxebizitza batean. Suhiltzaileek eraikina desalojatu dute eta  sua piztu den etxebizitzatik pertsona nagusi bat erreskatatu dutela azaldu du ertzaintzak. Pertsona hori kea arnastearren Galdakaoko ospitalera eraman dute. 01:30 inguruan bizilagunak beraien etxeetara bueltatu ahal izan dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!