Txirrindulari lasterketak direla-eta Zumalakarregi, Ermodo eta Frantzisko Ibarra kaleetan aparkatutako ibilgailuak kendu egin beharko dira

Jone Guenetxea 2018ko mar. 27a, 13:08

Datorren ostegunean, martxoaren 29an, 9:30ean eta 15:30ean jokatuko diren Trofeo Tabira eta Durango Saria txirrindulari lasterketen irteerak direla eta, Zumalakarregi, Ermodo eta Frantzisko Ibarra kaleetan aparkatutako ibilgailu guztiak kendu beharko dira martxoaren 28ko 17.00etarako, Durangoko Udalak azaldu duenez.

Arrazoi berdinagatik eta aipatutako orduetan puntualki ibilgailuen zirkulazioa moztuta egongo da (lasterketako pasagune bakoitzean) Durangoko hurrengo kaleetan: 


- Frantzisko Ibarra (Juan de Olazaran eta San Ignazio kaleko 9 zenbakirako sarbidea zailduz).
- Ermodo.
- Zumalakarregi (Ezkurditik Alde Zaharrerako sarbidea zailduz).
- Sanagustinalde ( Ezkurditik Alde Zaharrerako sarbidea zailduz).
- Laubideta.
- Zumar.
- Hegoalde.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!