Kataluniako politikarien espetxeratzea salatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte biharko. Durangon, Andra Marian izango da, 12:00etan. Hego Euskal Herriko hiruburuetan eta beste herri batzuetan ere protestak egingo dituzte. ELA, LAB, ESK, EHNE, STEILAS, CNT, HIRU, Gure Esku Dago eta EH Bildu dira kontzentrazioen deitzaileak.