Atzo egin zuten ekitaldia udaletxean, eta hunkituta agertu zen Barcenilla, udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez. Izatez Palentziako (Espainia) Antiguedad herrikoa da Paki, eta 1972an alargundu zenean etorri zen Durangora, bere alabagaz bizitzera. Duela gutxi arte bidaiari nekaezina izan da, bere aktibotasunaren isla: Tunisia, Erroma eta Venezia bisitatu izan ditu, adibidez.
Afizio gustukoenak ere mantentzen ditu: irakurtzea eta letra-zopak egitea. Bigarrenaren kasuan, tabletean, gainera.