Bederatzigarren biderrez egongo da EOS Durangon. Oraingo honetan, guztiekin etorriko da emanaldia eskaintzera, hau da, orkestra osatzen duten 80 musikariekin. "Gogoratzeko egun bat izango da" azaldu du Oriol Roch orkestrako zuzendari nagusiak. Okestrak bi gonbidatu berezi izango ditu emanaldi honetarako. Hezkuntza sailak antolaturiko Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan saria jaso zuten Ekhi Martinez eta Mireia Coma bakarlari bezala jardungo dira; 15 eta 16 urte dituzten biolinistak dira.
Maiatzaren 26an antolatuko den Gaitasunen Eguna Durangalde mailakoa izango da, eta Pilar Rios alkateordeak azaldu duenaren arabera, Geu Be, Rio de Oro eta Angelman Sindromearen elkarteak udalarekin elkarlanean antolatuko du. Iaz Zaldibarren ospatu zen.
Kontzertuak ordu eta laurden iraungo du, eta esan bezala, sarrerak hiru euroan daude salgai. Durangoko Arte eta Historia museoan daude salgai; Kutxabankeko kanaletan ere eskuratu ahalko dira.