Durango Klownaren katedrala bihurtuko da, seigarren biderrez

Aritz Maldonado 2018ko mar. 27a, 11:50

Seigarren edizioagaz, Durangon errotu den ekimena da Topaklown. Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean izango da aurtengo edizioa.

Bederatzi ikuskizunetako zazpi San Agustin kulturgunean izango dira, eta gainontzeko biak kalean. Horietako bat Ganso&Ciaren azken lana izango da, Babo Royal. Durangon izango da aurrestreinaldia. Peter Shuben Stand Up and Fall Down ere nabarmendu dute; ibilbide oparoa du Shub estatubatuarrak aktore moduan.

Emanaldiez gainera, klowngintzan prestatzeko aukera zabala eta kalitatezkoa eskaintzen dute Topaklownen. Bederatzi ikastaro egingo dituzte, eta guztietarako daude beteta plazak. Peter Shuben kasuan, irakasle ere arituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!