Zapping film laburren lehiaketa antolatu du Zapaburuk berriro

Aritz Maldonado 2018ko mar. 22a, 15:58

Zapatuan 12:00etan hasita, 24 ordu edukiko dituzte parte-hartzaileek filmak sortzeko. Plateruenean emango diote hasiera film laburren lehiaketari, eta kafe antzokian bertan egingo dute aurkezturiko lanen emanaldia ere.

Zapatuan, anfiteatroan batuko dira parte-hartzaileak, eta grabazioan jorratu beharko duten gaia eta baldintzak zeintzuk izango diren esango diete antolatzaileek. Hurrengo eguneko 13:00ak arte edukiko dute epea 8 minutuko filma entregatzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!