Ezkurdin hasi eta amaituko da duatloia. Emakumeena 10:45ean hasiko da eta gizonena, 11:00etan. Korrika egin beharreko ibilbidea herrigunean zehar izango da. Bizikletako 18,5 kilometroetan Goiuritik eta Garaitik ibiliko dira. Garain buelta hartu eta Durangora itzuliko dira.
Gaztetxoei begirako duatloi bat ere antolatu dute, 13:00etan, Ezkurdi inguruan. Izen-ematea aurretik —www.mugarratt.com webgunean — edo probako egunean bertan egin dalteke.