Zunbeltz Larreari harrera egin diote Durangon

Anboto 2018ko mar. 19a, 18:55

Intxaurre elkartean ehunka lagunek harrera egin diote Zunbeltz Larrea preso durangarrari. 

Hamabost urte eta erdiko espetxealdia osorik bete ostean, gaur goizean irten da Castello de la Planako (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik Zunbeltz Larrea durangarra. 

2001eko martxoan atxilotu zuen Ertzaintzak Larrea, lehenbizikoz. Ordutik, beste hainbat biderrez atxilotu zuten, eta 2002ko azarotik espetxean egon da, zenbait kale erasotan parte hartu izana egotzita. Urte hauetan zehar Alcala Meco, Los Rosales, Monterroso eta Castelloko espetxeetan egon da.

Intxaurre inguruan PPko sei kide ere batu dira, tartean Amaya Fernandez idazkari nagusia eta Raquel Gonzalez Bizkaiako lehendakaria, harreraren aurka protesta egiteko.  

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!