Zunbeltz Larrea durangarra aske gelditu da

Aritz Maldonado 2018ko mar. 19a, 10:13

Hamabost urte eta erdiko espetxealdia osorik bete ostean, gaur goizean irten da Castello de la Planako (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik. 80 lagun inguru joan dira bere bila, Durango eta Ondarroatik.

Ia bizi erdia kartzelan pasatu du 34 urteko gazteak. Durangora arratsaldean iritsiko dela zabaldu dute senideek. 18:30ean harrera egingo zaio Intxaurre elkartean. 

2001eko martxoan atxilotu zuen Ertzaintzak Larrea, lehenbizikoz. Ordutik, beste hainbat biderrez atxilotu zuten, eta 2002ko azarotik espetxean egon da, zenbait kale erasotan parte hartu izana egotzita. Urte hauetan zehar Alcala Meco, Los Rosales, Monterroso eta Castelloko espetxeetan egon da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!