'En Transito' dokumentala eskainiko dute eguaztenean

Markel Onaindia 2018ko mar. 19a, 16:27

Dokumentalak Nikaraguatik Euskal Herrira etorritako hainbat emakumeen bizitza erakusten du. Sorterrian seme-alabak zaintzaile emakumeekin utzi ondoren (amama, izeba edo ahizpa), seme-alabekin duten urruneko harremana lantzen da.

Proiekzioaren ostean, Bidez Bide elkarteko kideekin solasaldia egongo da. 

Durangoko Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu du proiekzioa, herrian Martxoaren 8ko ekitaldien harira sortutako egitarauaren barruan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!